Itxi

Gizartea

Donostia

Isunak La Manadako bortxatzaileetako hirurentzat, betaurreko batzuk osteagatik

Agentziak | Erredakzioa

Fiskaltzak kartzela zigorra eskatzen zuen. Epaileak ebasketa delitu bategatik zigortu ditu azkenean, betaurrekoek 400 euro baino gehiago balio zutela frogatu ezin izan dutelako.

  • La Manadako bost bortxatzaileak.

    2017an 18 urteko neska bat taldean bortxatu zuten bost gizonak.

2017ko sanferminetako 18 urteko neska bat taldean bortxatu zuten bost gizonetako hiruri 270na euroko isuna jarri die Donostiako epaitegi batek hiriburuko saltoki batean betaurreko batzuk lapurtzeagatik.

Jose Angel Prenda Martinez, Angel Boza Florido eta Antonio Manuel Guerreroren kontrako epaiketa joan den astean egin zuten Donostian. Lapurreta talde bortxaketa egin baino bi egun lehenago egin zuten hirurek. Fiskaltzak bederatzi hilabeteko zigorra eskatu zuen Prendarentzat eta Bozarentzat, eta sei hilabetekoa, Guerrerorentzat. 

Gaur kaleratutako epaian irakur daitekeenez, hiru gizonek ebatsitako betaurrekoak eman beharko dizkiote —gordailuan dituzte— saltokiko ugazabari eta 125 euroko kalte-ordaina eman. Betaurrekoak salgai jartzeko moduan ez badaude, beste 82 euro ordaindu beharko dizkiote jabeari.

Epaileak ebasketa delitu bat egotzi die hirurei, ezin izan baitu frogatu lapurtutako betaurrekoek 400 euro baino gehiago balio zutela.