Gizartea
Egitasmoa
'Euskararen marka' lantzeko proiektua abiatuko dute
eitb.eus
Markagintzan eta marketinean baliatzen diren teknikak hizkuntza plangintzara ekartzea da euskalgintzako hainbat eragileren eta EHUren egitasmoaren muina
-
Euskalgintzako hainbat eragileren eta EHUren ordezkariak
Euskal Herriko Unibertsitateak “euskararen marka” aztertzeko ikerketa proiektu bat garatuko du, Estitxu Garaik zuzenduta euskalgintzako hainbat eragilerekin batera eragileekin batera: Kontseilua, Elkar Fundazioa, Emun, Berria Taldea, Elhuyar, Ikastolen Elkartea, Euskaltzaleen Topagunea, AEK eta NOR Taldea.
“Markagintzaren jakintza teoriko eta praktikoak hizkuntzaren eremura ekarrita, edozein hizkuntzatan baliagarria izan daitekeen eredua sortzea da asmoa”, EAEko unibertsitate publikotik ohar batean azaldu dutenez.
Eredua ezarritakoan, euskararen kasurako rebranding edo marka estrategiaren proposamena egingo dutela azaldu du Estitxu Garai proiektuaren zuzendariak.
“Euskara inguratzen duten narratibek eta euskarari lotutako asoziazio positiboek eragin zuzena izan dezakete berau erabiltzeko motibazioan. Izan ere, gero eta eleanitzagoak diren jendarteetan, komunikaziorako tresnak izateaz gain, hizkuntzek balio sinbolikoa hartzen dute”, adierazi du Garaik.