Itxi

Gizartea

Hondarribiko Alardea

Plastiko beltzak jartzea 'debekaturik' dagoela gogorarazi du Jaizkibel konpainiak

Agentziak | Erredakzioa

Hondarribiko Emakumeen proposamena "mehatxu bat" dela salatu du konpainia mistoak; izan ere, desfilearen ordutegia aldatzen ez baldin badute "plastiko beltzak" jarriko dituztela iragarri dute.

1:03
Hondarribiko Alardea.

Igande honetan Alardea ospatu behar dute Hondarribian (Gipuzkoa). Bere desfilean zehar herriko kaleetan plastiko beltzak jartzea "debekaturik" dagoela gogorarazi du Jaizkibel konpainia mistoak.

Ohar batean, Hondarribiko Emakumeak elkartaren proposamena "mehatxu bat" dela salatu du konpainia mistoak; izan ere, desfilearen ordutegia aldatzen ez baldin badute "plastiko beltzak" jarriko dituztela iragarri dute.

Jaizkibelen ahotan, "proposamen bitxia da, desagertzen bagara ez dituzte jarriko". "Plastiko beltzen antolatzaileak direla publikoki onartu izana eskertzen diegu", adierazi du konpainia mistoak. Era berean, "azken unera arte giroa nork nahasten duen argi utzi dute", gaineratu du.

Hala eta guztiz ere, "xehetasun oso garrantzitsu bat aipatzea ahaztu zaie", gogorarazi du Jaizkibelek: "plastikoak jartzea debekaturik dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ebazpenaren arabera".

Zentzu horretan, "ibilbidean zehar publikoaren zati batek Jaizkibel konpainiaren desfilea zuzenean ikustea eragotzi dezaketen plastikoak edo beste osagai fisikoak espaloietan jartzea saihestu behar dute Alarde Fundazioko kideek", ebazpenaren arabera.

Sortu: "Plastiko beltzekin bukatzea EAJren esku dago"

Alarde tradizionalaren zain dauden pertsonak Jaizkibel konpainiaren desfilean jartzen dituzten "plastiko beltzekin bukatzea EAJren esku dago", azaldu du Sortuk larunbat honetan.

Martxoaren 8an begizta moreekin ateratzea eta Hondarribiko Alardean "plastiko beltzak defendatzea eta bultzatzea bateraezina da", esan dio Sortuk EAjri.