Itxi

Gizartea

Migrazioa

G7ren kontrol zorrotzen ostean, dozenaka migratzailek lortu dute Iparraldera iristea

agentziak | erredakzioa

Aurreko astean ehunka migratzaile geratu ziren blokeatuta kontrol zorrontzengatik eta ibilbide luzeko garraio zerbitzurik ez zegoelako, baina Baionako harrera zentroak betetzen hasi dira berriro.

  • Migratzaileak, Baionan. Argazkia: EiTB

    Migratzaileak, Baionan. Argazkia: EiTB

Hainbat egunez ezin izan ostean, aste honetan dozenaka migratzailek lortu dute Ipar Euskal Herrira iristea Hegoaldetik.

G7ko kontrol zorrotzengatik, eta ibilbide luzeko garraio zerbitzurik ez zegoelako, ehunka migratzaile blokeatuta geratu ziren Hego Euskal Herrian.

Goi bilera amaituta, gauero dozenaka migratzaile iritsi dira Lapurdira, eta egunero ehun bat gertatzen dira lotan Baionako harrera zentroetan.

Egoera horren aurrean, zentroa kudeatzen duen elkarteak laguntza eskatu du, eta salatu du aurreko egunetan galarazi egin dietela migratzaileei Iparraldera iristea.