Itxi

Gizartea

Migrazioa

Italiako Fiskaltzak Open Arms atxikitzea eta migratzaileak porturatzea agindu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurrez, Espainiako Armadaren ontzi bat Lampedusara abiatu da, Open Arms ontziari Palmako porturaino laguntzeko asmoz.

  • Open Arms ontziko migratzaile bat otoitz egiten.

    Open Arms ontziko migratzaile bat otoitz egiten. Artxiboko argazkia: EFE

Siziliako Fiskaltzak Open Arms ontzia atxikitzeko eta migratzaileak berehala Lampedusako portuan lehorreratzeko agindua eman du arratsalde honetan.

Luigi Patronaggio fiskala, hainbat medikurekin batera, Open Arms ontzian izan da goizean, migratzaileen egoera zein den bertatik bertara ezagutzeko, eta handik jaistean itsasoan errestatutako lagun guztiak berehala porturatzeko agindua eman du.

EFE berri agentziaren arabera, Zigor Kodearen 328. artikulua oinarri hartuta eta gobernuz kanpoko erakundeak hala eskatuta hartu du aipatu erabakia.

Agentzia horrek zehaztu duenez, Open Arms ontzia Italian porturatuta egongo da ikerketak iraun bitartean. Bi aste inguru izan daitezkeela erantsi dute.

Italiako Fiskaltzak erabaki hori hartu baino ordu batzuk lehenago, Espainiako Gobernuak Armadaren ontzi bat Lampedusara bidali du, migratzaileak hartu eta Open Arms ontziari Palmako porturaino laguntzeko asmoz.

Bitartean, gobernuz kanpoko erakundeak enegarrenez adierazi du gaur ontzian egoera oso larri dela. Horren erakusgarri, goizean beste hamaika migratzaileek bere burua itsasora bota dute Lampedusako portura igerian heltzeko asmoz.

BIDEOA | Hainbat migratzailek Open Arms ontzitik uretara salto egin dute Lanpedusara iristeko