Itxi

Gizartea

G7 GOI-BILERA BIARRITZEN

AEBko hegazkin militar batek Hondarribiako aireportuan materiala deskargatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gipuzkoako aireportuan lurreratu den hegazkinik handienetarikoa da.

1:05
AEBko Armadako hegazkina Hondarribiako aireportuan.

Estatu Batuetako hegazkin militar handi bat Hondarribiako aireportuan (Gipuzkoa) lurreratu da, Biarritzen abuztuaren 24an hasiko den G7 goi-bilera dela eta, hainbat material deskargatzeko.

Aenaren arabera, lau motorreko hegazkina eguerdian heldu da Gipuzkoako aireportura, eta gaur bertan itzultzea espero dute.

Antza, 53 metroko hegazkina 'Boeing C-17 Globremaster' bat da, Hondarribiako aireportuan lurreratu den hegazkinik handienetarikoa. Normalean, aireontzirik handiena Vueling konpainiako 'Airbus 320 Neo' da, 37 metrokoa.