Itxi

Gizartea

ZIENTZIA

Elon Muskek Marten bizia sortzeko proposamena sustatu du berriz

AGENTZIAK ERREDAKZIOA

Space X, PayPal eta Tesla enpresen sortzaileak proposatutako ideiak hainbat zientzialariren eszeptizismoa jaso du.

  • SpaceX enpresaren sortzailea, hitzaldi batean.

    SpaceX enpresaren sortzailea, hitzaldi batean. Argazkia: EFE

Elon Musk Space X, PayPal eta Tesla Motors enpresen sortzaileak misil nuklearren bidez Marte Lurra planetaren itxura hartzeko proposamenari bultzada berri bat eman dio. Misil horiek direla medio, Planeta Gorria berotuko litzateke eta, ondorioz, bizia sortzeko baldintzak lortuko lituzkete.

Abuztuaren 15ean, Muskek ondorengo mezu laburra idatzi zuen Twitterren: 'Nuke Mars'. Horrez gain, kamiseten argazkiak zabaldu zituen lelo horrekin, eta profileko argazkian mezu hori jarri zuen.

Duela lau urte, The Late Show With Stephen Colbert saioan, Marten bizia sortzeko proiektua aurkeztu zuen Muskek. Horren oinarria Marteko poloetan lehergailu nuklearrak jartzea da.

Musken teoriaren arabera, leherketek Marteko hainbat izotz-geruza lurrunduko lituzkete, karbono dioxidoa eta uraren baporea, berotegi-efektuko gasak, askatuz.

Adituen iritziak

Hala ere, teoria horrek hainbat zientzialariren eszeptizismoa jaso du. Horiek gaur egungo teknologia-ahalmena zein ikuspegi etikoa zalantzan jarri dituzte.

Bestalde, Nature Astronomy aldizkarian 2018an argitaratutako iruzkinaren arabera, Marten ez dago CO2 nahikorik horrelako berotzea gauzatzeko.

Zenbait zientzialarik, gainera, kaltegarria izan daitekeela baieztatu dute. Penn State Unibertsitateko Michael Mann zientzialari klimatikoak "‘negu nuklear’ ezizenez ezaguna den fenomenoa" eragin dezakeela azaldu zuen 2015an. Fenomeno hori dinosauroak desagerrarazi zuen asteroidearen talkaren antzekoa da. Horretan sortzen diren hautsen eta partikulen eraginez, eguzki argiaren parte bat ez da sartzen eta, ondorioz, planeta hozten da.