Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Hendaiarako irteera ibilgailuentzat itxita egongo da abuztuaren 27ra arte

EITB.EUS

G7ko goi-bilera dela eta, AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera Baionako noranzkoan eta Hendaiako Euskotreneko geltokia itxiko dituzte.

  • AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera, itxita.

    AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera, itxita. Argazkia: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak iragarri duenez, AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera (S1), Baionako noranzkoan, ibilgailuentzat itxiko dute abuztuaren 27ko 06:00ak arte, Biarritzen egingo den G7ko goi-bilera dela eta.

Era berean, Hendaiako Euskotreneko geltokiak ateak itxiko ditu abuztuaren 18tik 26ra.

Euskotrenek ohar batean adierazi duenaren arabera, trenak Irun-Ficobara baino ez dira helduko, Irun-Colonera ateratzen diren maiztasunarekin, hots, 15 minuturo lanegunetan eta 30 minuturo larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan.