Gizartea
G7 goi-bilera
Abuztuaren 23tik 26ra Biriatutik eta Behobiatik ez pasatzeko gomendatutako ibilbideak
eitb.eus
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak zein Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak egun horietan bi puntu horiek saihesteko eskatu dute.
-
Biriatutik eta Behobiatik ez pasatzea gomendatu du DGTk. Argazkia: EFE
Abuztuaren 23tik 26ra Biriatutik ez pasatzea aholkatu dute Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak zein Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT), egun horietan Biarritzen G7aren goi-bilera egingo baitute. Politikoki, ekonomikoki eta militarki garrantzitsuenak diren herrialdeetako ordezkariek hartuko dute parte bilera horretan.
Eusko Jaurlaritzak, esaterako, operatibo berezia jarri du martxan zirkulazioan izan daitezkeen arazoei aurre egiteko, "manifestazioak, blokeoak eta auto-ilarak" espero baitira egin horietan.
Baionako eta Biarrizko tren-geltokiak eta aireportua ere itxita izango dira G7aren bilera dela eta. Halaber, Biarritz inguruko errepide nagusiak zarratuta egongo dira, eta A63a erabiltzeko gomendatu diete bertakoei (doakoa izango da hainbat lekutan). Autobidea ez erabiltzeko eskatu diete gainerakoei.
Hauek dira gomendatutako hautazko ibilbideak Donostiatik zein Iruñetik Biarritzera joateko.
Donostia-Biarritz, ordainlekua saihestuz
Donostiatik Biarritzera joateko gomendatutako hautazko ibilbidea honako hau da: GI-636 errepidea hartu Hondarribia/Irun/Baiona noranzkoan. Herrialde-mugara helduta, D810 errepidea hartu eta jarraitu horretan 39,6 kilometro Bidart udalerrian dagoen helmugaraino. Bertan, Biarritzeko etorbidea/D911 hartu 5,5 kilometroan Biarritzeraino.
Donostia eta Biarritz arteko google mapsen ibilbidea
Iruña-Biarritz
Iruñetik Biarritzeraino bidesaririk ordaindu gabe joateko, berriz, Irungo errepidea N-121-A hartu eta jarraitu N-121-B errepidetik. Frantziako mugara heltzean, D20 errepidean Souraïde, France udalerriko Chemin de Banecau/D88 hartu 76,1 kilometroan. Jarraitu D88 errepidean. Hartu Route Hardoia/D250 errepidea Ustaritz udalerriko Route de Bayonne/D932 aldera (11,3 km). Ondoren, jarraitu D932 errepidean. Hartu Route de Pitoys eta Boulevard du Bayonne Anglet Biarritz/D260 errepidea Biarritz udalerriko Avenue de Verdun aldera (14,5 km).
Iruñea eta Biarritz arteko google mapsen ibilbidea
Beste aukera bat N-135 errepidea hartzea da, D933tik jarraitu D918raino eta azkenik D932 errepidea jarraituz Biarritzeraino heldu.
Iruñea eta Biarritz arteko google mapsen ibilbidea