Itxi

Gizartea

Nafarroa

Skolae programa, Unescoren Hezkuntza Saria

eitb.eus

Maria Solana Hezkuntza kontseilari ohiak baieztatu du Twitter sare sozialean. Carlos Gimeno kontseilari berriak ikastetxe guztietan martxan jartzeko asmoa duela iragarri du.

  • Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilari ohia.

    Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilari ohia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Nafarroako Gobernuak martxan jarritako Skolae programak Unescoren Hezkuntza Saria jasoko du, Maria Solana Hezkuntza kontseilari ohiak Twitter sare sozialean baieztatu duenez.

Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilari berriak, karguaz jabetu ondoren, Skolae gobernu akordioan jasota dagoela azaldu du. Ikastetxe guztietan, publiko zein itunpekoetan, martxan jartzeko asmoa duela iragarri du.

Hala ere, "hezkuntza partekatu" bat nahi duela erantsi du, "sektore guztiekin hitz egin nahi dugu, eta jakina zenbait programa egokitu beharko dira".

Zentzu horretan, Skolaek "trebakuntza baldintza batzuk behar ditu, eta zentro pribatuentzako eta patronalentzako onartezinak izan daitezke; hitz egin beharko da, elkarrizketa beharrezkoa izango da", esan du Gimenok.