Itxi

Gizartea

Biilbo

‘Baiezkoan bai, bestela ez’ izango da sexu-erasoen aurkako kanpaina Aste Nagusian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Udalak kanpaina osoa, protokoloa eta udal baliabideak aurkeztuko ditu jaien aurreko egunetan.

  • "Baiezkoan bai, bestela ez" izango da kanpainaren leloa

    "Baiezkoan bai, bestela ez" izango da kanpainaren leloa. Irudia: Bilboko Udala

Bilboko Udalak 2019ko Aste Nagusirako sexu-erasoen aurkako kanpainaren irudi berria aurkeztu du. "Baiezkoan bai, bestela ez" izango da leloa.

Udalaren arabera, kanpainaren helburua herritarrak baimenaren garrantziaz "sentsibilizatzea", emakumearen "indarra" bultzatzea eta gizartean aldaketa bat eragitea da.

Udalak kanpaina osoa, protokoloa eta udal baliabideak aurkeztuko ditu jaien aurreko egunetan sexu-erasoak jasan ditzaketen emakumeentzat.