Gizartea
TALDEKAKO BORTXAKETA BILBON
Emakumeen aurkako erasoen aurrean 'jarrera aktiboa' izatea eskatu du Emakundek
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakumearen Euskal Erakundeak bat egin du Bilboko taldekako bortxaketa salatzeko deitutako gaitzespen kontzentrazioekin.
-
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak irmoki gaitzetsi du, bart, Bilbon izandako taldekako bortxaketa eta bere elkartasuna eta babesa adierazi dio biktimari, 18 urteko emakumeari. Gainera, "honelako erasoen aurkako jarrera aktiboa" izatea eskatu die herritar guztiei.
Emakumearen Euskal Erakundeak bere Twitter kontuan salatu duenez, azken eraso hau ez da "isolatutako kasu bat" emakumeen aurkako indarkeriaren testuinguruan ulertu behar da, "emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena".
Bestalde, bat egiten du bortxaketa salatzeko deitutako gaitzespen kontzentrazioekin.
__________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.