Itxi

Gizartea

Guardia Zibila eta Foruzaingoa

Bost bilbotar atxilotuta, Done Jakue bideko aterpetxetan lapurreta egitea egotzita

eitb.eus

Bost atxilotuez gain, beste zazpi pertsona ikerketapean daude, eta guztiak Bilbon bizi dira. Taldeak erromesentzako aterpetxeetan egiten zituen lapurretak, gehien bat Nafarroan.

  • Operazioan berreskuratu dituzten telefonoak

    Operazioan berreskuratu dituzten telefonoak. Argazkia: Guardia Zibila | Foruzaingoa

Guardia Zibilak eta Foruzaingoak erromesentzako aterpetxeetan lapurretak egiten zituen talde bat desegin du. Gehien bat Nafarroan egiten zituen delituak taldeak. 

Ohar baten bidez zabaldu dutenez, Guardia Zibilak eta Foruzaingoak 108 delitu argitu ahal izan dituzte. 12 pertsona identifikatu eta atzeman dituzte, talde horretako kide direlakoan. Horietako bost atxilotu egin dituzte, eta beste zazpi ikerketapean daude. Taldeko kide guztiak Bilbon bizi dira

Bestalde, ikertzaileek 66 telefono berreskuratu dituzte operazioan. Taldeak Bilbon dagoen bigarren eskuko denda batean saltzen zituen sakelakoak. 

Jarduteko moduak

Bi modutara jarduten zen taldea lapurretak egiteko, polizien arabera. Ohikoenean lapurrek erromesen plantak egiten zituzten; batzuetan aterpetxetan ere izena ematen zuten. Behin barruan zeudenean, taldeko beste kideei atea irekitzen zieten eta, denbora labur batean, ahalik eta diru eta gauza gehien lapurtzen zituzten.

Lapurretak egiteko beste modua, ikerketan argitu dutenez, aterpetxean jende gehien zegoen momentua aprobetxatzen zuten dirua, harribitxiak, telefonoak eta bestelakoak.