Gizartea
Ezbeharra Nafarroan
36 urteko motorzale bat hil da Noainen, errepidetik atera ondoren
eitb.eus
Istripua A-21ean gertatu da, Pirinioetako autobian. Hildakoa iruindarra zen.
-
Ezbeharra gertatu den tokia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
36 urteko gizon iruindar bat hil da asteazken honetan zirkulazio istripuan, Noainen (Nafarroa), ETBk aurreratu duenez. Ezbeharra arratsaldean gertatu da A-21 autobian. Dirudienez, motorzalea errepidetik atera da Pirinioetako autobian.
Foruzaingoak zehaztu duenez, motor-gidaria A-21 autobiako sarbide batean errepidetik atera da.
Iruñeko polizia-etxeko foruzainak bertaratu dira, gertatutakoa ikertzeko.