Gizartea
Eguraldia
Bero itogarria beste egun batez
eitb.eus
Orozkon, Zallan edo Arguedasen 40 gradutik gorako tenperaturak izan dira. Nafarroan alarma gorrian segitzen dute; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alerta laranja ezarri dute berriro.
Bigarren egunez jarraian bero itogarria izan dugu Euskal Herrian. Eguerditik aurrera tenperaturak nabarmen egin du gora.
Bizkaian, Orozko izan da herririk beroena: 44 graduko tenperaturak izan baitituzte. Zallan eta Sodupen ere 40 gradutik gora ibili dira.
Nafarroan, tenperatura maximoak Arguedasen eta Bardeak inguruan neurtu dituzte: 42 gradu. Tuteran 39 gradu izan dira.
Erriberan alarma gorrian jarraitzen dute eta bihar Nafarroa osora zabalduko dute alarma egoera.
Datozen lau egunetan 41-43 graduko tenperatura maximoak eta 21 graduz gorako minimoak espero dira eskualdean, Nafarroako Gobernuak agiri batean jakitera eman duenez.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, 36-38 gradu arteko tenperaturak izango dira ostiral honetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hortaz, alerta laranjari eutsiko diote 12:00etatik 21:00etara bitartean.
BIDEOA | Beroaldia Gipuzkoan:
BIDEOA | Tenperaturak Gasteizen, ostegun honetako lehen orduan:
BIDEOA | Tenperaturak Iruñean, ostegun honetako lehen orduan: