Itxi

Gizartea

La Manadaren epaia

Atxilotu eta kartzelatu egin dituzte La Manadako bost gizonak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gorenak epaia eman eta gero, bost gizonak atxilotu eta ondoren Sevillako espetxera eraman dituzte.

  • La Manadako bost erasotzaileak.

    La Manadako bost erasotzaileak. Argazkia: EiTB

Espainiako Poliziak atxilotu egin ditu La Manadako bost kideak, Auzitegi Gorenak 15 urteko espetxe-zigorra ezarri eta ordu gutxira. Nafarroako Lurralde Auzitegiak eman du bost gizonak atxilotzeko eta espetxean sartzeko agindua, Gorenak epaia eman ondoren.

Horren ostean, Sevilla I espetxera eraman dituzte.

Hain zuzen ere, 15:45erako bortxatzaileetako lau atxilotuta zituzten, eta azkena, Angel Boza, 16:30ean atzeman dute, Poliziak azaldu duenez.

Poliziaren iturriak aipatuta Europa Press agentziak jakinarazi duenez, La Manadako bost kideak ez dira saiatu Sevillatik ihes egiten.

Gaur goizean, Jose Angel Prenda, Alfonso Cabezuelo, Angel Boza, Antonio Manuel Guerrero eta Jesus Escudero Sevillako epaitegira bertaratu dira, ohi bezala, sinatzeko.