Itxi

Gizartea

NAFARROA

Skolae programa, neska eta emakumeen hezkuntzaren UNESCO sarirako hautagaia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Maria Solana Nafarroako jarduneko Hezkuntza kontseilariaren esanetan, 'izugarrizko balioa' duen izendapena da, besteak beste, egindako 'lan ona' aitortzen duelako.

  • Skolae hezkuntza programaren aurkezpena

    Skolae hezkuntza programaren aurkezpena. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Nafarroako Skolae hezkuntza programa 2019ko Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) sarietarako hautagaien artean aukeratu dute, Maria Solana Nafarroako jarduneko Hezkuntza kontseilariak bart aurreratu duenez. Haren esanetan, "izugarrizko balioa" duen izendapena da egindako "lan ona" aitortzen duelako.

Atzo, Iruñeko Baluarte jauregian ospatutako Skolae jardunaldien laugarren ekitaldian egin zuen iragarpena.

Irekiera ekitaldian azaldu zuenez, duela egun gutxi batzuk jakin zuten hautagaitzaren berri, baina albistea ezagutarazteko fororik onena atzokoa zela erabaki zuten.

"Oso garrantzitsua da izendapen hau, gure izena proposatze hutsak izugarrizko balioa du", azpimarratu zuen. Kasu honetan, Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak proposatutako izendapena izan da eta UNESCOren Espainiako ordezkaritzaren babesa du.