Itxi

Gizartea

Aranzadi

Gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Gamiz-Fikan

eitb.eus

Bilbo erori aurreko egunetan hil eta lurperatu zuten udalerri bizkaitarreko baso eremuan. 2003tik, Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, guztira, 44 hobi atera dituzte.

1:23
Hobitik atera duten gudariaren hezurrak

Aranzadik, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Bilboko defentsa-lerroan 1937an hil zuten gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Gamiz-Fikan (Bizkaia).

Bilbo erori aurreko egunetan hil eta lurperatu omen zuten Bizkaiko baso-eremu horretan. Hobia 2017ko azaroan aurkitu zen, Lander Mella Gamiz-Fikako herritarraren lekukotzari esker; Elortatxu auzotik hurbil dagoen zona batean, Bilboko defentsa-lerrotik hurbil, ustez gorpu bat lurperatu zutela adierazi baitzuen.

Desobiratzea Aranzadiko talde batek egin du, Paco Etxebarriaren zuzendaritzapean. Taldeak zenbait hezur-zati berreskuratu ditu eta, ikerketen arabera, hezur horiek frankistak Bilbora sartu aurretiko egunetan izan ziren borroketan, 1937ko ekainaren 19an, erori zen gudari batenak ziren.

2003tik, Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, guztira, 44 hobi atera eta Gerra Zibilean hildako 106 pertsonen gorpuzkiak berreskuratu dituzte.