Gizartea
BILAKETA
Onik aurkitu dute Orreaga inguruan galdutako Estatu Batuetako erromesa
EITB.EUS
Aurkitzeko, Luzaideko eta Cordovillako suhiltzaileak lurretik nahiz airetik aritu dira 67 urteko emakumearen bila.
-
Nafarroako suhiltzaileek zabaldutako irudia.
Orreaga inguruan galdutako 67 urteko erromesa onik aurkitu dute, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Aurkitzeko, Luzaideko eta Cordovillako suhiltzaileek bilaketa-dispositiboa jarri dute martxan gaur goizean, eta ordu batzuk geroago aurkitu dute emakumea.
Twitter kontuan jakitera eman dutenez, Done Jakue bidea egiten ari den 67 urteko emakume estatubatuarra da.
Inguruak arakatzen aritu dira lurrez, eta helikoptero bat ere erabili dute, emakumearen zantzuren bat aurkitzeko.
Atzo 21:00etan izan zen emakumearekin izandako azken komunikazioa. Donibane Garazitik abiatu ostean, ordu horren inguruan 112 zerbitzura deitu zuen galduta zegoela jakinarazteko, eta gaur eguerdira arte ez dute gehiago haren berri izan.