Gizartea
Ekainaren 16an
Aurten ez dituzte gomazko ahatetxoak botako Bilboko Estropatadan
EITB.EUS
Plastikozko ahatetxoak osagai biodegradagarriengatik ordezkatuko dituztela esan dute antolatzaileek.
-
30.000 WOPato baino gehiago bota zituzten iaz. Argazkia: EFE
Aurten ez dituzte plastikozko ahatetxoak jaurtiko Bilboko Estropatadan, The Walk On Project (WOP) fundazioak agiri batean jakinarazi duenez.
Lasterketaren antolatzaileen hitzetan, "ahalegin eta konpromiso handia" hartu dute ekimenaren jasangarritasuna bermatzeko.
Horrenbestez, zazpigarren Estropatadan zein datozen edizioetan ere, ez dituzte gomazko ahatetxoak jaurtiko. Horrek ez du esan nahi, ordea, lasterketa ez dutenik egingo, baina osagai biodegradagarriak erabiliko dituztela gaineratu dute.
Hori horrela, antolatzaileek hartutako erabaki eta konpromisoen berri emango dute bihar, asteazkena, prentsaurrekoan.
Mucha atención a las noticias sobre #Estropatada esta semana. En nuestras redes sociales y en https://t.co/lHWLVJBNGv se desvelará algo en los próximos días... EL CAMBIO ES POSIBLE pic.twitter.com/lUPJ9mJEls
— WOPato Estropatada (@Estropatada) 3 de junio de 2019