Gizartea
BILBO
Hiru pertsona ospitaleratu dituzte, Otxarkoagan izandako sute batean kea arnastuta
AGENTZIAK
Irumineta kaleko 13. zenbakian piztu da sua. Etxebizitza eraikineko bizilagunak etxetik atera dituzte, ordubetez.
-
Sutea piztu den Otxarkoaga auzoko etxebizitza eraikina, barrutik. Argazkia: Iker Salgado
Bilbon, hiru pertsona ospitaleratu zituzten bart Otxarkoagako etxebizitza eraikin batean piztutako sutean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Zehazki, Irumineta kaleko 13. zenbakian piztu zen sua, 21:30 baino lehen.
Suak ke laino handia eragin zuen. Ondorioz, bizilagun batzuk beren kabuz atera ziren beren etxeetatik eta beste batzuk suhiltzaileek atera zituzten.
Bertaratutako osasun langileek kea arnastu zuten hainbat bizilagun artatu zituzten eta horietako hiru Basurtuko ospitalera eraman zituzten.
Suhiltzaileek 22:15erako sutea kontrolatzea lortu zuten. Suak eskaileran eta ezkaratzean eragin ditu kalteak.
Intervención por incendio en edificio de viviendas. C/ Irumineta. Dotaciones del Parque de #Miribilla Varias personas rescatadas con AEA. Seguimos trabajando.
— A.D.C.Bomberos Bilbao (@BomberosBilbao) 9 de mayo de 2019
¿ @GDCgarikoitz #suhiltzaileak #Bilbao #bomberos ¿¿ pic.twitter.com/moPisyhuPV