Itxi

Gizartea

ZIBERDELINKUENTZIA

Mugikorra 'hackeatu' dizuten jakiteko gakoak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Berezko arrazoirik gabe errendimendua mantsotzea, bateria azkar agortzea, telefonoa gehiegi berotzea eta ustekabeko iragarkiak agertzea birus baten seinale argiak izan daitezke.

  • Mugikorra eguneratzeak arazoak saihesten laguntzen du.

    Mugikorra eguneratzeak arazoak saihesten laguntzen du.

Dispositibo mugikorrak, sakelako telefonoak, batez ere, ziberdelinkuentziaren jomugan daude. Horien bidez, erabiltzaileen datuak eskuratu eta eraso egin dezakete gaizkileek eta beharrezkoa da adi egotea.

Mugikorra 'hackeatzearen' ondoriorik larrienak 'pishing' iruzurrak (identitatea ordezkatzea) dira. Delitugileek mugikorraren jabearen erabiltzaile informazioa lortzen dute, pasahitzak, kreditu txartelen gakoak, gizarte segurantzakoak, bankuko kontu korronteen zenbakiak eta lapurreta egin diezaiokete konturatzerako. Era beran, kamera, mikrofono eta kokapenaren datuak eskuratuta, espioitza arma gisa erabil dezakete.

Adituek ondorengo seinale hauei erreparatzea gomendatzen dute:

- Errendimendua: Bat-batean mugikorra normalean baino mantsoago funtzionatzen hasten bada, litekeena da birusen bat izatea. Proba sinple bat Sarera ze abiaduran konektatzen den ikustea da.

- Bateria azkarregi amaitzea eta/edo mugikorra gehiegi berotzea: Bigarren maila batean etengabeko erabilera bat dagoela esan nahi du horrek. Prozesatzailea denbora luzez abiadura handian lan egitera behartzen du horrek eta horregatik amaitzen da bateria, adibidez.

- Iragarkiak agertzen zaizkigu ustekabean, smartphonea desblokeatu bezain pronto: Aplikazio bat deskargatu edo aplikatu ondoren agertzen dira horiek askotan, eta RAM memoriari ere eragiten diote.

- Harpidetu ez garen zerbitzuetako mezuak jasotzen hasten gara: Androidera bideratutako 'malware' gehienek telefono zenbakia 'premium' zerbitzuetara harpidetzeko erabiltzen dute, eta hori gertatuz gero, hainbat zerbitzutako mezuak jasotzen hasiko gara (horoskopoak etab.). Horiek gainera, norbere kontaktuei bidal diezaiekete edota norbere sare sozialetan argitaratu erabiltzaileak jakin gabe.

- Erabiltzaileak instalatu ez dituen aplikazioak agertzea: Appen zerrendan ager daitezke, eta gerta daiteke desinstalatzea edo ezabatzea ezinezkoa izatea.

Irtenbideak¿

Lehen neurria norbere mugikorra errebisatzea da beti. App zerrenda begiratu behar da eta ezagutzen ez dugun baten bat izanez gero, ezabatu.

Bigarren ekintza, mugikorra aktualizatzea da. Telefonoa erostean, bertsio batekin etortzen da baina gero bertsioa horiek aktualizatzen edo eguneratzen joatea komenigarria da, eguneraketa bakoitzak segurtasun partxeak izaten baititu birusak hiltzeko (Softwarea eguneratu aukeratu behar da mugikorrean).

Horrek funtzionatzen ez duen kasuan, mugikorraren fabrikako balioetara edo sorrerako konfiguraziora itzuli behar da. Hala, mugikorrean gordetako datu guztiak ezabatzen dira, appek eta birusek utzitako arrastoak barne.

Mugikorrean aukera hau egin behar da: Ezarpenak-Segurtasuna-Babes Kopia eta Leheneratu.