Gizartea
Martxoak 8
Tentsio uneak manifestarien eta polizien artean, Gasteizen eta Iruñean
eitb.eus | erredakzioa
Bilgune Feministak salatu du hainbat kide identifikatu eta miatu dituztela.
-
Ertzaintza manifestariei aurre egiten, Gasteizen. Argazkia: Efe
Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egiten ari diren manifestazio edo protesta ekitaldietan tentsio uneak bizitzen ari dira.
Izan ere, Euskal Herriko Bilgune Feministak salatu du Gasteizen eta Iruñean hainbat kide identifikatu eta miatu dituztela greba feministako protesta ekintzekin lotuta.
Gasteizen gure kideak identifikatzen eta katxeatzen ibili dira.
— Bilgune Feminista (@ehbfeminista) 8 de marzo de 2019
Ez gaituzke geldituko!
Iraultza gu gara!
Gora martxoaren 8a!!! pic.twitter.com/5CdiwbPi0A
Gasteizen Legebiltzarraren inguruan izan dira istiluak. Ertzaintzak emakume bat identifikatu du, eta atxikita izan du hainbat minutuz.
Guztira 8 lagun identifikatu dituztela, eta pikateetan Ertzaintzaren eta udaltzainen jarrera "oso oldarkorra" izan dela salatu du Bilgune Feministak.
Era berean, pertsona bat atxilotzen saiatu eta agenteek protestariak kolpeka aldendu dituztela kritikatu dute.
Gasteizko Mugimendu Feministak ere Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren "neurriz kanpoko" presentzia salatu du, eta 'Mozal legea' aplikatuko dieten "mehatxuak" jaso dituztela.
Kolektiboak kritikatu duenez, erakundeek "berdintasuna dute ahotan", baina helburu hori lortzeko bidean daudenen lana "oztopatzen" jarraitzen dutela.