Gizartea
Greba Feminista
Ipar Euskal Herriko Mugimendu Feministak Baionan egingo du mobilizazio nagusia
EITB.EUS
Greba feministaren baitan, bazkaria egingo dute eguerdian eta manifestazioa arratsaldean.
-
2018ko martxoaren 8an Baionan egindako mobilizazioa. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Euskal Herriko Mugimendu Feministak 2019ko martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiteko deia egin die emakumeei. Halaber, egun horretan hiri eta herrietan antolatu dituzten ekimen ezberdinetan parte hartzeko gonbita luzatu die.
Ipar Euskal Herriko mobilizazio nagusia Baionan egingo dute. Eguerdian bazkaria egingo dute Merkatu plazan eta arratsaldean manifestazioa deitu dute. Martxa 18:30ean abiatuko da Errepublika plazatik.