Gizartea
Greba feminista
Hamaika mobilizazio Nafarroan, martxoaren 8a dela eta
EiTB.EUS
Kontsultatu hemen Mugimendu Feministak 2019ko martxoaren 8rako, besteak beste, Altsasun, Elizondon, Iruñean eta Leitzan deitutako mobilizazioak.
-
Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Argazkia: Pìxabay
Datorren ostiralean, martxoaren 8an, Mugimendu Feministak deituta, mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat udalerritan. Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, euskal herritarrek kaleak hartuko dituzte, emakumeen eskubideen defentsan.
Nafarroan, adibidez, Mugimendu Feministak zenbait ekitaldi deitu ditu; besteak beste, Altsasun, Elizondon, Leitzan, Iruñean eta Tafallan.
Kontsultatu hemen mobilizazio guztiak:
AGOITZ
- 12:00etan: Mani-kalejira Merkatu plazatik hasita
ALTSASU
- 19:00etan: Manifestazioa Foruen plazatik
ANTSOAIN
- 12:00etan: Musikarekin girotutako elkarretaratzea
ARBIZU
- 19:00etan: Manifestazioa
BASABURUA
- 12:00etan: "Patioa bete" elkarretaratzea
BAZTAN
- 19:00etan: Eskualdeko manifestazioa
BURLAtA
- 12:00etan: Elkarretaratzea
- 19:00etan: Manifestazioa
ELIZONDO
- 19:00etan: Manifestazioa
LIZARRA
- 12:00etan: Manifestazioa
- 19:00etan: Ekitaldi nagusia
LEITZA
- 19:00etan: Manifestazioa
IRUNBERRI
- 12:00etan: "Plazak bete" ekimena
IRUÑEA
- 12:00etan: Mobilizazioa Gaztelu plazan
- 19:00etan: Mobilizazioa Golem Zinemetan
TAFALLA
- 12:00etan: Elkarretaratzea
- 19:30ean: Manifestazio zaratatsua
URDIAIN
- 19:00etan: Manifestazioa
ZARAITZU-ERRONKARI
-12:30ean: Elkarretaratzea
ZUGARRAMURDI
-12:00etan: Elkarretaratzea