Itxi

Gizartea

SUA

Aralar mendilerroko sutea itzali dute; 25-30 hektarea kiskali ditu

Agentziak | Erredakzioa

Hipotesi nagusiaren arabera, norbaitek sutea piztu duela uste du Gipuzkoako Foru Aldundiak, baina “zuhurtzia guztiarekin”, ikerketa bukatu bitartean.

0:54
Sutea Aralarren

Aralarreko parke naturalaren alboan izan den sutea itzali dute arratsaldean. Guztira, 25-30 hektarea kiskali ditu suak, alturako larreak eta sastrakak gehienbat, Gipuzkoako Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.

Hipotesi nagusiaren arabera, norbaitek sutea piztu duela uste du foru erakundeak, baina “zuhurtzia guztiarekin”, ikerketa bukatu bitartean.

Sua Zabalegi mendian piztu da, Amezketan, Tolosako Bedaio auzotik gertu, larre eta haitz zona malkartsu batean. Gipuzkoako Aldundiko suhiltzaileak eta basozainak bertaratu dira.

Suhiltzaile-talde batek bertan jarraituko du, sua berriz bizitzeko arriskua baitago, iturriek erantsi dutenez.

Sutea Zabalegi mendian. Argazkia: Euskadi Irratia