Gizartea
Gasteiz
Talka Gasteizko feministek okupatutako eraikina hustu eta bi lagun atxilotu dituzte
eitb.eus
Liskarrak izan dira eraikinaren kanpoaldean bildutako pertsonen eta udaltzainen artean.
-
Alaba Belasko jauregiaren fatxada. Argazkia: RVGM UM
Gasteizko Udaltzaingoak Talka gune feministak okupatutako Alava Velascotarren jauregia hustu du ostegun honetan, eta bi pertsona atxilotu ditu desobedientzia egotzita.
Liskarrak izan dira eraikinaren kanpoaldean zeuden Talka gune feministako kideen eta lagunen eta udaltzainen artean.
Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez, ez dute eraikina hustu "barruan ez zegoelako inor", baina sarraila aldatu dutela baieztatu dute.
Talka taldeak berak eman du, goizean, hustearen abisua, sare sozialen bidez.
Gero eta jende gehiago ari da hurbiltzen...eskerrik asko peña!!! #talkaezukitu #talkanosetoca @halabedi pic.twitter.com/beEcu5IOvY
— Talka (@TalkaGasteiz) 21 de febrero de 2019
Gasteizko Alde Zaharrean abandonatuta dauden eraikin historikoetako bat da Alava Velascotarren jauregia. Hiriburuko feminista talde batek abenduaren 15ean okupatu zuen eraikina, eta jabeek epaitegietan salatu zuten okupazioa. Gaur, jauregiaren jabearekin eta sarraila enpresa bateko langile batekin joan dira bertara udaltzainak, eta sarraila aldatu dute.