Itxi

Gizartea

MEMORIA HISTORIKOA

Vatikanoak ez du Franco Erorien Haranetik ateratzearen aurka egingo

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hala jakinarazi dio gutun batean Pietro Parolin Vatikanoko estatu idazkariak Carmen Calvo gobernu espainiarreko presidenteordeari.

  • Frantzisko aita santua Vatikanoan

    Frantzisko aita santua Vatikanoan. Artxiboko argazkia: EFE

Vatikanoak ez du Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik ateratzearen kontra egingo, Pietro Parolin Vatikanoko estatu idazkariak Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeari gutun batean jakinarazi dionez.

"Elizak ez du Franco jeneralaren gorpuzkiak ateratzearen kontra egingo, baldin eta eskumena duen aginpideak hala erabakitzen badu", adierazi du Parolinek. Hain zuzen ere, urriaren 29an Vatikanoan Calvorekin izan zuen bileran igorri zion mezu bera berretsi du.

Parolinek Calvori duela zazpi egun igorritako eskutitzaren berri atzo ezagutu zen, Calvok La Vanguardiari eskainitako elkarrizketa batean Vatikanoak Franco Erorien Haranetik ateratze ontzat eman zuela adierazi ostean.

Espainiako Gobernuak iragan otsailaren 15ean eman zuen Francisco Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko agindua.