Itxi

Gizartea

Bilbo

Deustuko salestar ikastetxeko 12 ikasle ohik sexu-abusuak salatu dituzte dagoeneko

eitb.eus

Guztia 80ko hamarkadan gertatu zen, haurrek 10 urte zituztenean. Azken salaketak astearte honetan bertan aurkeztu dituzte.

1:18
Javier, Deustuko salestar ikastetxeko sexu-abusuen beste biktima

Deustuko (Bilbo) salestarren ikastetxeko irakasle ohi batek ustez egindako sexu-abusuak salatu dituzte 12 ikasle ohik. Guztira, 12 salaketa jaso ditu Ertzaintzak dagoeneko; ondorioz, argiketak zabaldu eta ikerbideak hasiko ditu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Guztia 80ko hamarkadan gertatu zen, 10 urteko haurrak zirenean. Azken salaketak astearte honetan bertan aurkeztu dituzte.

Salestar ohia Ertzaintzaren aurrean salatu dute 12 ikasle ohik, hamarkada horretan sexu-abusuak egitea egotzita.

Horrela, beste lau salaketa berri aurkeztu dituzte; izan ere, gaurdaino zortziren berri eman dute. Iragan astelehenean sexu-abusuen salatzaile batek beste biktima posible batzuk “aurrerapausoa” ematera animatu zituen, gertakariak salatzeko.

Guztia bederatzi urte zituenean hasi zela azaldu zuen ustezko biktimak. Irakaslearen abusuen biktima izan zen, baina “ez zuen ezer esan”, gertatzen ari zenaren “kontziente” ez zelako, eta ez zion “sexu izaerako irakurketarik eman”. “Maitasun adierazpen bitxi bat bezala hartu nuen”, azaldu zuen.

Hilabete honetan salestarren ikasle ohi batek sexu-abusuak salatu izanaren berri eduki ondoren, “beste biktima batzuek babestea erabaki zuten, kasu bakan bat bezala ez geratzeko”, erantsi zuen.