Itxi

Gizartea

Migrazioa

Migratzaileen 'mugitzeko askatasuna' aldarrikatu dute ehunka pertsonak Irunen

eitb.eus

Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko muga zeharkatu du martxak. Euskal Herrira heltzen diren migratzaileentzat "harrera duina" eskatu dute.

  • Harrera Sarearen manifestazioa, Irun eta Hendaia artean.

    Harrera Sarearen manifestazioa, Irun eta Hendaia artean / Irudia: EiTB.

Ehunka pertsona kalera irten dira migratzaileen eskubideen alde, Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga zeharkatuz, Irungo Harrera Sareak deituta.

"Harrera duina eta osoa" eskatzen dute migratzaileentzat, horietako asko Europarako bidean.

Euskal Herria, harrera herria. Liberté de circulation, égalité des droits. Dignidad, derechos y alternativas (Mugitzeko askatasuna, eskubideen berdintasuna. Duintasuna, eskubideak eta aukerak) lelopean, migratzaileen mugitzeko eta zirkulatzeko askatasuna aldarrikatu dute. Izan ere, Frantziako estatuak Espainiara bidaltzen ditu berriz muga zeharkatzen saiatzen diren asko.

Ficobatik irten da matxa, Irundik (Gipuzkoa). Done Jakue zubia zeharkatu dute, eta Hendaiako (Lapurdi) polizia-etxean bukatu dute. Dozenaka migratzaile, baina, bi Estatuen arteko mugan geratu dira, ezin gurutzatuta.

Irungo Harrera Sareko Malen Garmendiak "epe luzerako erantzunak" eskatu dizkie erakundeei, "desagertuko ez den egiturazko arazo baten aurrean".

Azken sei hilabeteetan, 5.000 migratzailetik gora heldu dira Gipuzkoako udalerrira.