Itxi

Gizartea

Nafarroa

Lur-muga zati baten hausturak uholdeak eragin ditu Mendabian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ebro ibaiak aurrelarrialdi egoerari eutsiko dio momentuz, baina gainerako ibaiak normaltasunera itzuli dira.

  • Imagen del río Ebro a su paso por Mendavia

    Imagen del río Ebro a su paso por Mendavia. Foto: Policía Foral

Lur-muga zati bat apurtu da ostiral gau honetan, Mendabia parean, eta, horren ondorioz, hainbat lur-sail ur azpian geratu dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Ur-emaria apur bat gora egin du goiz honetan Castejonen (1.776 metro kubiko eta 6,67 metroko altuera), baina ibaiak ez du gainezka egin.

Ebro ibaiak aurrelarrialdi egoerari eutsiko dio momentuz, baina gainerako ibaiak normaltasunera itzuli dira, Nafarroako Gobernuak baieztatu duenez.