Itxi

Gizartea

ILARGI EKLIPSEA

Aranzadik teleskopioak jarriko ditu Donostiako udaletxean, ilargi eklipsea ikusteko

EITB.EUS

Gipuzkoako hiriburuan 'otso odoleko superilargia' ikusi ahal izango da urtarrilaren 21ean, 04:34etik 07:51era.

  • Donostiako udaletxean jarriko dituzte eklipsea jarraitzeko teleskopioak

    Donostiako udaletxean jarriko dituzte eklipsea jarraitzeko teleskopioak. Argazkia: Donostiako Udala

Urtarrilaren 20tik 21erako goizaldean 2019ko bigarren eklipsea izango da, "otso odoleko superilargia", Euskal Herrian ere ikusgai izango dena.

Donostian, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Sailak teleskopioak jarriko ditu udaletxeko terrazetan ilargi eklipsea behatzeko eta fenomeno astronomiko hori gizarteratzeko. Halaber, astronomoak bertan egongo dira azalpenak ematen.

Ilargi eklipsea 04:34 eta 7:51 bitartean ikusi ahal izango da Donostian.

Teleskopioak 06:00etatik 08:00 arte jarriko dira. Eguraldia txarra izanez gero, ekimena bertan behera geldituko da.