Gizartea
Hondarribia
Isunak ezarri dizkiete Hondarribiko bi alardeetako arduradunei
EITB.EUS
Guztira, alarde mistoko eta tradizionaleko 14 lagun zigortu ditu Segurtasun Sailak, herritarren segurtasunerako legea urratzea egotzita.
-
Tentsio handia izan zen Jaizkibel konpainiaren desfilean. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak Hondarribiko bi alardeetako arduradunak zigortu ditu, azkeneko alardean herritarren segurtasunerako legea urratu izana egotzita.
ETBk baieztatu duenez, guztira 14 pertsonari ezarri dizkiete isun administratiboak, alarde tradizionaleko eta mistoko kide batzuei nahiz horien aldeko zenbaiti.
1.000 eurorainoko isunak dira, baina errekurtsoa aurkezteko aukera dago oraindik; beraz, zigorrak ez dira behin betikoak.