Itxi

Gizartea

SUIZIDIO LAGUNDUA

Portugaleteko familia batek 158.000 sinadura bildu ditu eutanasia legeztatzearen alde

EITB.EUS

Familiak presioa egin nahi dio Madrilgo Diputatuen Kongresuari, eta hala, amaren azken borondatea betetzea lortu, "modu duinean hiltzen lagunduz".

  • Danel Lorente eta ama Maribel, bizkarrez, eutanasiaren alde borrokan ari den Portugaleteko familia

    Danel Lorente eta ama Maribel, bizkarrez, eutanasiaren alde borrokan ari den familia, ETBn.

Danel Lorente Tellaetxek, Maribel Tellaetxe duela 12 urte Alzheimerra diagnostikatu zioten Portugaleteko bizilagunaren semeak eta bere familiak, sinadura bilketa hasi zuten duela hilabete ingurua change.org online plataforman Diputatuen Kongresuko Osasun Batzordeak eutanasia eta suizidio lagundua despenalizatzea lortzeko. Gaur egun 2 eta 8 urteko kartzela-zigorra aurreikusten da kasu horietarako. Legea tramitean dago Kongresuan, baina zigor kodea aldatzea suposatzen duenez, gehiengo osoa behar da.

158.000 sinadura baino gehiago lortu dituzte jada eta oso gertu dira helburutzat jarritako 200.000 sinaduretatik.

Ahalik eta pertsona gehienera iritsi eta kontzientziak astintzeko, bai gizartean baita politikariengan, Txema Maribelen senarrak eta Danel, Ruth eta David seme-alabek hainbat elkarrizketa eman dituzte komunikabideetan erabaki honen nondik norakoak emateko. Hala kontatu zuten, adibidez, ETBn emandako elkarrizketan:

Eta hemen Radio Euskadin egindako elkarrizketa:

 

 

"Alzheimerrak eraman du Maribel" kontatu dute senideek, jada ez dituela ezagutzen, autonomia galdu duela eta ezin dela komunikatu ere. Urtetan, gogor borrokatu zuen gaitzaren aurka "buruko ariketa asko egiten zituen, ingelesa eta euskara ikasten hai eta zen musikoterapia egiten zuen" azaldu dute seme-alabek. Esfortzuak esfortzu, gaitasuna galtzen ari zela ikusi zuenean eta gaitza irabazten ari zela, azken borondateen gutun bat idatzi zuen. Eskutitz hartan, euren izenak gogoratzen ez zituen egunean, "joaten laguntzeko" eskatzen zien. Gutun hori publiko egin dute SOS Amatxu blogean.

Hain zuzen ere, iragan azaroan inkesta egin zuen Bizkaiko Medikuen Elkargoak kideen artean, Kongresuan eztabaidatzen ari diren eutanasia legeaz eta suizidio lagunduaz. Medikuen %86 legez arautzearen alde agertu ziren, eta %60,5ek esan zuten, gainera, aplikatzeko prest leudekeela, kontzientzia eragozpenera jo gabe.