Gizartea
'otso odoleko superilargia'
Hodeiek ez dute ilargi eklipse osoa ikusten utzi Euskal Herrian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asia mendebaldean, Amerikan, Afrikan eta Europan izan da ikusgai ilargi eklipse osoa, zerua oskarbi egon den lekuetan betiere.
-
Horrela ikusi da superilargia Belgikan. Argazkia: EFE
2019ko bigarren eklipsea, 'otso odoleko superilargia', gaur goizaldean izan da ikusgai, 03:35etik hasita(02:35, UTC), eta Asia mendebaldean, Amerikan, Afrikan eta Europan ikusi ahal izan da. Euskal Herrian hodeiak izan ditugu nagusi zeruan, eta horrek "hondatu" du espektakulua.
Eklipsearen fase guztiak Europa mendebaldean, Amerikan eta Ozeano Barean bakarrik egon dira ikusgai; hortaz, Penintsularen ekialdean eta Balearretan ezin izan dute ikusi ilargi eklipsea osotasunean, fenomenoa amaitu baino lehen ezkutatu baita ilargia.
2019ko urtarrileko ilargi eklipse osoaren mapa. Argazkia: NASA
Ordutegia
Eklipse partziala —ilargiaren parte bat ilunpean sartzean sortzen dena— 04:32 aldera ikusi ahal izan da; eklipse osoa, aldiz, 05:39an hasi da eta ordubete eta minutu bat iraun du. Azken eklipse hori Afrika mendebaldean, Europan eta Amerikan ikusi ahal izan da.
Bestetik, ilunpeko eklipsea 07:47an bukatu da, eta ilunantzeko eklipsea 08:44an. Lehenengoak hiru ordu eta 16 segundo iraun du; bigarrenak, berriz, bost ordu eta 11 segundo.