Gizartea
Osakidetza
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak dimisioa iragarri du
EITB.EUS
Duela hilabete batzuk Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiak utzi zuen kargua, azkeneko oposaketetan izan ziren irregulartasunek eragin duten eskandaluaren ondorioz.
-
Juan Carlos Soto. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Juan Carlos Soto Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak kargua uzteko erabakia hartu du eta datozen egunetan aurkeztuko du dimisioa, EiTBk jakin ahal izan duenez.
Duela bi hilabete Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiak utzi zuen kargua, azkeneko oposaketetan azterketak filtratu izanak eragin zuen eskandaluaren ondotik.
Osasun Sailak egin zuen barneko ikerketaren arabera ez zen inolako irregulartasunik izan. Aitzitik, azterketa batzuk errepikatuko dituela jakinarazi eta lan-eskaintza publikoak egiteko eredua aldatzeko asmoa iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak.
Bien bitartean, Fiskaltzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du.