Gizartea
GABONETAKO LOTERIA
21.015 zenbakia, Gabonetako zozketaren bigarren saria
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
1.250.000 euro jasoko ditu serieak, 125.000 euro dezimo bakoitzeko. Albaceten, Alacanten eta Bartzelonan saldu dute zenbaki hori.
21.015 zenbakiari egokitu zaio Gabonetako zozketaren bigarren saria.
1.250.000 euro jasoko ditu serieak, 125.000 euro dezimo bakoitzak. Toki hauetan saldu dute: Almansan (Albacete), Albaceten, Pedreguerren (Alacant) eta Castellbisbaenl (Barcelona).
09:30ean abestu dute saria Nerea Parejak eta Alonso Davalosek.
Zozketa, zuzenean
Zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek zozketa, eta erabiltzaileek euren zenbakiek saririk izan duten begiratzeko aukera izango dute atari honetan martxan egongo den bilatzailean.