Itxi

Gizartea

GABONETAKO LOTERIA

Bilbon, Donostian, Iruñean eta Tuteran egokitu dira hiru bosgarren sari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sestaon, Basaurin, Azpeitian eta Eibarren ere bosgarren sarien dezimoak saldu dituzte.

1:50

Gabonetako Loteriak hainbat bosgarren sari utzi ditu Euskal Herrian. Alde batetik, 02.308 zenbakiak, atera den azken bosgarren sariak, 1.704.000 euro utzi ditu Bizkaian eta Gipuzkoan.

Zenbakia 11:53an atera da, eta Bizkaian, Bilboko Ormaechea administrazioan saldu dute; baita, Bilboko Errugbi Taldearen egoitza sozialean eta Basauriko Ariz auzoan. Guztira, 792.000 euro egokitu dira Bizkaian.

Ormaecheak salgai zituen 15 serietatik 13 saldu ditu eta 780.000 euro banatu ditu; Bilboko Errugbi Taldeari dezimo bat (6.000 euro) egokitu zaio.

02.308 zenbakiaren beste dezimo bat Basauriko Ariz auzoan saldu dute.

Gipuzkoan, 02.308 zenbakiak 912.000 euro utzi ditu Donostian, Azpeitian eta Eibarren.

Sariaren zatirik handiena Donostian tokatu da, 15 serie saldu baitituzte Alde Zaharreko Narrika kaleko administrazioan.

Bestalde, Azpeitian eta Eibarren dezimo solteak saldu dituzte, eta 6.000 euro egokitu zaie.

Ormaechea administrazioan ere, 47.862 zenbakiaren serie bat saldu dute.

Beste bosgarren sari bat Donostian, Sestaon eta Tuteran saldu dute. 6.000 euro banatu ditu 29.031 zenbakiak. Sestaon, Las Llanas kaleko administrazioan saldu dute, eta Donostian, Segundo Izpurua kaleko administrazioan.

Hauek dira atera diren beste bosgarren sariak: 07.568, 68.402, 63.025, 20.202 eta 18.596. Zortea alde izan dute Estatuko hainbat probintziatan. 68.402 zenbakia, esaterako, Villaciosa de Odonen (Madril) saldu dute; 63.025 zenbakia El Campellon (Alacant). Eta, 20.202 zenbakia Madrilen eta Alacanten ere saldu dute.

Erabiltzaileek euren zenbakiek saririk izan duten begiratzeko aukera izango dute atari honetan martxan egongo den bilatzailean.