Itxi

Gizartea

WiFi4EU programa

Euskal Herriko 19 herrik doako wifia izango dute, EBren programa bati esker

EITB.EUS

WiFi4EU programak Europar Batasuneko 2.800 sartu ditu, guztira, lehen deialdian.

  • Herriek doako wikia instalatuko dute, hainbat toki publikotan. Argazkia: Pixabay, CCO lizentziarekin

    Herriek doako wikia instalatuko dute, hainbat toki publikotan. Argazkia: Pixabay, CCO lizentziarekin

WiFi4EU programaren barnean, Euskal Herriko 19 herrik eta hirik Europar Batasunaren 15.000na euroko diru-laguntza jasoko dute, wifi-konexioa instalatzea xede; plazetan, parkeetan, museoetan edo Udaletxeetan, besteak beste, instalatuko dute wifia. Hauek dira herri eta hiri horiek: Arrasate, Andoain, Zumaia eta Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa), Bilbo, Abadiño, Barakaldo, Ugao eta Abanto Zierbena (Bizkaia), eta Tutera, Artazu, Etxauri, Gesalatz, Iguzkitza, Murillo el Fruto, Martzilla, Berriobeiti, Zirauki eta Mélida (Nafarroa).

Guztira, EBko 2.800 udalerrik jasiko dute laguntza hori. Lehen zerrenda honetan agertzen ez diren herriek aukera izango dute berriro diru-laguntza eskatzeko; izan ere, beste hiru deialdi izango dira, eta lehenengoa 2019ko hasieran izango da, hau da, hilabete gutxi batzuk barru.

13.000 herri europarrek hartu dute parte deialdi honetan. Aukeratutako herriek akordioak sinatuko dituzte, hasieran, eta gerora wifi-puntuak instalatuko dituen enpresa kontratatu ahal izango dute; puntu horiek, gutxienez, hiru urtez izango dira aktibatuta.

WiFi4EUren lehen deialdi honetako esleipen-aurrekontua 42 milioi eurokoa da. 2020rako, aurreikuspena da Europa Batasuneko 8.000 bat herrik jasotzea diru-laguntza, eta programa baliatzea.