Gizartea
SEXU ABUSUAK
Gaztelueta ikastetxeak jaso dituen diru-laguntzen berri emateko eskatu du EH Bilduk
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko Auzitegiak Gazteluetako irakasle bat sexu-abusuengatik 11 urtera zigortu, eta ikastetxeko zuzendariak hura defendatzeko prentsaurrekoa eman ostean, aurkeztu dute eskaria Legebiltzarrean.
-
11 urteko kartzela-zigorra jarri diote Gazteluetako irakasleari sexu-abusuengatik. Argazkia: EFE
Azken bi urteetan Leioako Gaztelueta ikastetxeak eta Euskadin Opusek dituen gainerako ikastetxeek jaso dituzten diru-laguntzen inguruko informazioa argitzeko eskatu dio EH Bilduk Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari.
Zehazki, 2017an eta 2018an Leioako Gaztelueta, Bilboko Arangoia, Ayalde, Munabe, Donostiako Eskibel eta Irungo Erain ikastetxeek jaso zituzten diru-laguntzak ezagutu nahi ditu EH Bildu koalizioak.
Bizkaiko Auzitegiak Gazteluetako irakasle bat sexu-abusuengatik 11 urtera zigortu, eta ikastetxeko zuzendariak hura defendatzeko prentsaurrekoa eman ostean, aurkeztu dute eskaria Eusko Legebiltzarrean.