Gizartea
Sexu-abusuak
Sexu-abusuengatik hirugarren salaketa, Basauriko futbol entrenatzaile ohiaren aurka
EITB.EUS
Biktima batek bideo baten bidez kontatu du umea zela futbol talde horretan jasan zituen sexu-gehiegikeriak eta horren ondotik etorri dira salaketak.
-
Adingabeen aurkako sexu-abusuak salatzeko Basaurin egin zuten elkarretaratzea.
Sexu-abusuak egotzita, hirugarren salaketa jarri dute Basauriko futbol eskola bateko entrenatzaile ohiaren aurka, ETBk jakinarazi duenez.
Gertakariak duela bi aste eman ziren argitara, adingabeen kontrako sexu-gehiegikeriei eta tratu txarrei aurre egiteko Garaitza elkartearen eskutik.
Elkarte horrek zabaldutako bideo batean, Pepe Godoy basauriarra ageri da eta duela 36 urte talde horretan jokatzen zuenean entrenatzaileak egin zizkion gehiegikeriak kontatzen ditu.
Testigantza horren ondotik, hiru dira jada gizonezko horren aurka sexu-abusuengatik auzitegian aurkeztutako salaketak.
Lehendabiziko salaketaren berri izan eta gutxira, Baskonia Futbol Eskola elkarteak entrenatzailea kargutik kendu zuen eta asteon Zuzendaritzatik bota dute.