Gizartea
Indarkeria matxista
Ernaiko kideak Bilboko epaitegian kateatu dira 'injustizia patriarkala' salatzeko
EITB.EUS
A25aren atarian, gazte erakundeko dozena bat emakumek protesta egin dute goizean justizia jauregian.
Ernai ezker abertzaleko gazte erakundeko hainbat kide Bilboko justizia jauregian kateatu dira gaur, asteazkenarekin, indarkeria matxista eta "injustizia patriarkala" salatzeko.
Gazte antolakundeko 12 bat emakumek, denak beltzez jantziak, parte hartu dute azaroaren 25aren harira antolatutako protestan. Horietako batzuk Bizkaiko Auzitegiak Bilbon duen egoitzaren aurrean kateatu dira; beste bik pintura gorria bota diote euren buruari.
Batzuetan biktimizatu egiten gaituzte epaileek, besteetan, jasandako erasoaren erantzule egiten gaitu eta erasotzaileak babesten ditu. Behin eta berriz esan digu ez gintuela sinesten, gu babestea beste eginkizunik behar ez lukeen epaitegiak!#AutodefentsaFeminista pic.twitter.com/V1XYxQsmMm
— Ernai (@ernaigazte) 21 de noviembre de 2018
Ernaik sare sozialen bitartez salatu duenez, "epaileek sinisten ez gaituzten bezala, guk ere ez diogu haien justiziari zilegitasunik ematen". Hartara, "injustizia patriarkalaren" aurrean autodefentsa eta borroka feminista aldarrikatu dute.