Itxi

Gizartea

Arriaga plaza

Umeei egindako sexu-abusuak ez preskribatzea eskatu du elkarretaratze batek Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Ordu laurdeneko protesta isila amaitu ondoren, agiri bat irakurri dute. “Ez da genero indarkeria, mutikoei eta neskatoei eragiten dielako”, gogorarazi dute.

0:49

500 bat pertsonak elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Bilboko Arriaga plazan, umeenganako sexu-abusuak bistaratzeko. Era berean, adingabeei egindako abusuak ez preskribatzea eskatu dute, “kalteak eta ondorioak preskribatzen ez direlako”.

Umeenganako Abusu eta Tratu Txarrak Prebenitzeko Nazioarteko Eguna da azaroak 19. Horregatik, Garaitza eta ACASI elkarteek elkarretaratzea deitu dute.

Haurtzaroan sexu-abusuak eta tratu txarrak jasan dituzten pertsonak artatzen zortzi urte daramatza Garaitzak, urtero 150 kasu.

Ordu laurdeneko protesta isila amaitu ondoren, agiri bat irakurri dute. “Ez da genero indarkeria, mutikoei eta neskatoei eragiten dielako”, gogorarazi dute.

Datuen arabera, Espainiako neskatoen % 23k eta mutikoen % 15ek sexu-abusu motaren bat sufritzen dute adin-nagusitasuna baino lehen, baina ezkutuko arazo bat izaten jarraitzen du, salatzea zaila delako.

Horregatik, gaurkoa bezalako elkarretaratzeekin arazoa agerian utzi nahi dute, eta biktimei “irtenbidea” dagoela esan.