Black Friday 2018
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gabonetako erosketak abiatuko ditu 'Black Friday'k, beherapenei esker

Saltokiek 'Black Friday' ezaguna aukeratzen dute Gabonetako erosketen denboraldiari hasiera emateko, deskontu handiak eginez. Noiz izango da aurten?
Deskontu handiak egiten dituzte saltokiek Black Friday egunean / Irudia: EFE.

Herritar askok egun bat dute egutegian markatuta: Black Friday. Gabonetako erosketak abiatzeko egunik aproposena da, saltoki gehienek deskontu handiak egiten dituztelako. Baina noiz izango da aurten?

Black Friday (Ostiral Beltza) Euskal Herriko saltoki handietan duela urte gutxi indarrez sartu zen ohitura da. Ameriketako Estatu Batuetatik dator, eta Esker Emate Egunaren ondorengo egunean egiten dute, hau da, azaroko laugarren ostiralean (ez, halabeharrez, hilaren azken ostiralean). Aurten azaroaren 23an izango da.

Euskal Herrian, saltoki handiek eskaintza handiekin erakartzen dituzte erosleak, eta kontsumitzaile askok egun horretara itxaroten dute mota guztietako produktuak erosteko. Arazoaren 22ko gauerditik aurrera, sarean eskuratu ahalko dira deskontuak, eta azaroaren 23an denda fisikoetara helduko dira eskaintzak.

Hainbat enpresak eguna aurreratu dute, eta dagoeneko deskontu batzuk ikus daitezke webguneetan. Beste batzuek, berriz, aste osoa emango dute beherapenak egiten.

Saltoki handiez gain, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko denda txikiek ere, azken urteetan, produktu asko merkatu dituzte egun horretan.

Eta hurrengo astelehenean, deskontuak sarean

Ospakizuna, gainera, asteburu osoan zehar luzatzen dute askok, Cyber Monday izenaz ezagutzen denarekin lotuz. Aurten, azaroaren 26an izango da. Egun horretan, enpresek sarean eskaintzen dituzte deskontuak.

Black Friday egunaren jatorria

Jatorriaren bertsio desberdinak daude. Ziur aski, Filadelfian sortu zen. AEBko hiri horretan, kontsumitzaileek kaleak betetzen zituzten Esker Emate Egunaren ostean, Gabonetako erosketak hasteko. "Black Friday" izenaz ezagutzen hasi ziren jendetzak eta auto ugariek hirian sortzen zuten irudia deskribatzeko.

Beste bertsio batek saltokiekin lotzen du izen hori. Izan ere, egun honetan, dendetako zenbaki gorriak (galerak) beltzak (superabita) izatera igarotzen dira, herritarren nahi kontsumistari esker.

Albiste gehiago gizartea

La alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, ha hecho un balance "muy positivo” de las fiestas de La Blanca. Unas fiestas en las que Vitoria ha sabido celebrar, convivir y disfrutar, con unos días intensos de participación masiva, en los que ha imperado la convivencia.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andre Maria Zuriaren jaien balantze oso positiboa: gasteiztarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Andre Maria Zuriaren jaien balorazio "oso positiboa" egin du. Izan ere, herritarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak, eta parte-hartze handia izan da egun askotan. Gainera, bizikidetza izan da nagusi. Bestalde, delinkuentzia ia % 30 jaitsi da, eta ia ez da gertakari aipagarririk izan. Sexu-eraso larrien protokoloa ez da aktibatu, baina sexu-askatasunaren aurkako zortzi salaketa egon dira. Orkestren kontzertuek eta musika emanaldiek 148.000 pertsona bildu dituzte, iaz baino 18.000 gehiago.

Gehiago kargatu