Gizartea
INGURUMENA
Coca-Cola, Pepsi eta Nestle, ozeanoak plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
42 herrialdetako kostak garbitu dituen 'Break Free From Plastic' mugimenduak egindako ikerketa baten arabera, bildutako plastikoen % 65 baino gehiago multinazional handien produktuenak dira.
-
Itsasoan bildutako plastikozko botilak.
Coca-Cola, Pepsi eta Nestle dira itsasoak erabilera bakarreko plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak, "Break Free From Plastic" (Plastikotik Askatu) mundu mailako mugimenduak gaur Manila hirian aurkeztutako ikerketa baten arabera. Aipaturiko mugimenduak 42 herrialdetako kostaldeak garbitu ditu.
Irailaren 9tik 15era bitartean, mundu osoko 10.000 boluntariok 239 ekintza burutu zituzten 42 herrialdetako kostalde eta ingurune naturalak garbitzeko Filipinetan, Thailandian, Vietnamen, Indian, Indonesian, Australian, Txilen, Ekuadorren, Brasilen, Mexikon, Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan, Marokon eta Espainian, besteak beste.
Guztira, plastikozko 187.000 pieza bildu zituzten, eta erdiak baino gehiago (% 65tik gora) multinazional handien bilgarriak ziren. Coca-Cola, Pepsi eta Nestle zeuden zerrenda horren buruan.
Halaber, itsasoak gehien kutsatzen dituzten enpresen zerrendan daude beste hauek ere ageri dira: Danone, Mondelez, Procter & Gamble, Unilever, Perfetti van Melle, Mars Incorporated eta Colgate-Palmolive. Elikadurako, garbitasuneko eta etxeko produktuak saltzen dituzte guztiek.
Bildutako 100.000 plastiko inguru birziklatzea oso zaila edo ezinezkoa den materialez eginda zeuden: poliestirenoa, PVCa, PET (polietilen tereftalatoa) edo erabilera bakarreko plastikozko filmak.