Itxi

Gizartea

Eguraldiaren iragarpena

Giro hotza eta goibela nagusituko da igande honetan

Eitb.eus

Zeruan hodeiak izango dira nagusi eta tarteka zaparradak botako ditu, batez ere ipar partean eta ekialdean. Ipar-mendebaldeko haizeak hotz sentsazioa nabarmen handituko du.

  • Zerua erabat lainotua Urretxun. Artxiboko argazkia: Jagoba Lizarraga

    Zerua erabat lainotua Urretxun. Artxiboko argazkia: Jagoba Lizarraga

Igande honetan erabateko udazken itxura hartuko du giroak, batez ere tenperaturen jaitsiera nabarmena dela eta. Goizeko lehen ordutik giro hotza nagusituko da, eta tarteka eria egin dezake, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak Gipuzkoako ikastolen aldeko jaiaren harira egindako iragarpen berezi baten bidez jakinarazi duenez. 'Zubiak batuz' lelopean, Urretxun eta Zumarragan ospatuko dute aurten Kilometroak jaia.

Zeruan hodeiak izango dira nagusi eta tarteka zaparradak botako ditu, batez ere ipar partean eta ekialdean. Euskalmetek ohar batean azaldu duenez, ipar-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da eta horrek hotz sentsazioa nabarmen handituko du.

Tenperatura maximoak 13 eta 14 ºC artekoak izango dira, eta haizeak enbarazu egingo du. Euriari dagokionez, hodei ugari izango da eta tarteka zaparradak botako ditu. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoan giro hotza eta goibela nagusituko da.

Bestalde, Nafarroa hegoaldera hodeitza saretuago iritsiko da eta ia ez da euririk espero. Dena dela, ziertzoa zakar ibiliko da bertan. Halaber, baliteke udazkeneko lehen elurtea Pirinioetan izatea, 1.700 metrotik gorako gailurretan, hain zuzen ere.