Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Topatu egin dute Bilboko krimen matxistan erabilitako arma, edukiontzi batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Labana krimena izandako etxebizitzatik gertu dagoen edukiontzi batean aurkitu dute.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Ertzaintzak topatu egin du Bilboko hilketa matxistan erabilitako labana, zabor edukiontzi batean.Biktima Maguette Mbeugou da, 25 urteko ama senegaldarra.

Astelehenean, ustez gizon batek emaztea hil zuen Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean. Biktima Maguette Mbeugou da, 25 urteko ama senegaldarra.

Ustezko hiltzailea atzo arratsaldean atxilotu zuten, Mutrikun (Gipuzkoa), eta une honetan Ertzaintzaren komisarian dute.

Hilketa gauzatzeko erabilitako arma krimena izandako etxebizitzatik gertu dagoen edukiontzi batean aurkitu dute.