Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Mobilizazioak deitu dituzte Bilboko emakumearen hilketa gaitzesteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Udalak elkarretaratzea deitu asteazken goizerako, eta Mugimendu Feministak manifestazioa egingo du arratsaldean.

  • Hilketa gertatu den etxebizitzaren ataria. Argazkia: EFE

    Hilketa gertatu den etxebizitzaren ataria. Argazkia: EFE

Bilboko Udalak eta Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu dituzte biharko, Bilbon emakume bat hil dutela salatzeko.

Ertzaintzak emakume baten hilotza topatu du Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean arratsalde honetan. Gorpuak indarkeria zantzu nabarmenak zituela jakinarazi dute.

Bilboko udal-taldeek hilketa gaitzesteko adierazpen instituzionala onartu dute eta asteazken honetan, 10:30ean, elkarretaratzea egingo dute.

Mugimendu Feministak, berriz, manifestazioa deitu du bihar arratsalderako. Mobilizazioa Enkarnazio plazatik abiatuko da, 20:00etan.