Gizartea
SEGURTASUNA
Bigarren eskuko bost mugikorretatik bi aurreko jabearen datuekin saltzen dira
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau gauza egin behar dira telefonoa saldu edo bota aurretik, norbere informazio pribatua edonoren eskura ez uzteko.
Espainiako Estatuan erosten diren bigarren eskuko bost telefono mugikorretatik bik aurreko jabearen datu pertsonalak dituzte oraindik, erabiltzaile gehienek ez dituztelako lainoan dituzten zerbitzuetako kontuak desaktibatzen eta formateo bidez datuak ezabatu gabe entregatzen dituztelako.
Bigarren eskuko dispositibo berregokituak saltzen dituen Certideal plataformak jakinarazi du gaur datua eta erabiltzaileei eskatu die "smartphoneak errebisatu ditzatela entregatu aurretik, informazio delikatu guztia ezabatu dezatela eta egon daitezkeen datuak erabat ezabatuko dituzten enpresak hauta ditzatela saltzerako garaian".
Lau pauso eman behar dira datu guztiak ezabatzeko:
Batetik, telefonoan erregistratuta ditugun zerbitzuetako kontu guztiak desaktibatu behar dira. Izan ere, horietan informazioa, gakoak, argazki eta bideo artxiboak eta dispositiboak gogoratzen dituen pasahitzak daude.
Cookiak, bilaketa historiala eta nabigatzaileetan gordetako informazio guztia ezabatu behar da dispositiboaren ezarpenetatik. Gakoak eta pasahitzak egon daitezke hor gordeta, izan ere.
Telefonoa entregatu aurretik formateatzea da artxibo eta informazio guztiak deusteztatzeko irtenbiderik eraginkorrena. Gaur egungo smarthphone guztiek "sorrerako ezarpenak" berrezartzeko aukera ematen dute, erositakoan zegoen modura itzultzeko. SD txarteleko datuak ez dira ezabatzen, ordea, eta hori atera egin beharko litzateke.
Hori guztia egin aurretik datuak gorde nahi badira, nahikoa da segurtasun kopia bat egitea eta ondoren, jada, guztia ezabatzea.