Gizartea
Trafikoa
Trafiko aldaketak Getxon, Vueltako 17. etapa dela eta
EiTB.EUS
13:00etan abiatuko da tropela, kirol portutik, irteera neutralizatuan. 08:00etatik 14:00ak arte, sarrera mugatua egongo da bertan, eta aurretik baimendutako ibilgailuak soilik sartu ahalko dira.
-
Getxo. Argazkia: Inocencio Goikuria
Getxoko Udaltzaingoa eta Ertzaintza, elkarlanean, segurtasunaz eta trafikoaz arduratuko dira gaur Getxon, Espainiako Vuelta bertatik irtengo delako.
13:00etan abiatuko da tropela kirol portutik, irteera neutralizatuan. Arriluze kaia, Areetako moilako pasealekua, Txurruka eta Tomas Olabarri moilak, Maximo Agirre eta Eduardo Coste kaleak zeharkatuko dituzte, eta Bilborantz abiatuko dira. Hala, itsasadarraren ondoko errepidetik iritsiko dira Bilbora, eta bertan egingo dute etaparen irteera ofiziala.
Trafiko-aldaketak
Vuelta dela eta, 08:00etatik 14:00ak arte, gutxi gorabehera, sarrera mugatua egongo da Getxoko kirol portuan, eta aurretik baimendutako ibilgailuek soilik izango dute bertan sartzeko aukera.
Tomas Olabarri kalean, 12:00ak eta 13:30 bitartean, Bizkaia Zubiaren sarbidea moztuko dute. Hartara, Portugaletetik Getxo aldera doazen ibilgailuek ezingo dute zubi esekia igaro 12:30 eta 13:30 bitartean.
Gainera, 12:45 eta 13:30 bitartean, zirkulazioa etengo dute bertan, eta Evaristo Churruca kalean (2-8 zenbakietan) eta Tomas Olabarri kaian (1-15 zenbakietan) itxita egongo da garajeetarako sarbidea.
Gainera, aldi baterako trafiko-mozketak egongo dira zenbait lekutan.
Getxoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak lasterketa igaroko den lekuetatik ibilgailuekin ez ibiltzeko eskatu diete herritarrei.
_________________________________
Hau ere zure interesekoa izan daiteke:
- Trafiko aldaketak Bizkaian, Oiz mendian amaituko den Vueltako etapa dela eta
- Trafiko aldaketak Bilbon, Vueltako 17. etapagatik